miércoles, 16 de abril de 2008

Apirilak 16

Gaur, lehenengo ordu erdian edo, teknologia berrien inguruan hitz egiten jardun zaigu Joxemi, eta batez ere gure etorkizunari begira, hezkuntzari begira duten garrantziaz. Teknologia berriak hezkuntzan ezinbestekoak dira, haurrei begira.
Horren inguruko bideo bat ikusi dugu, lehengo urtean Iñaki eta Mirenek Getarian egin zutena, turismo gida bat hain zuzen ere. Bertan ikasleek erabakitako lekuak, herriko txoko batzuk, ikusi ditugu. Irudietan, haurrak argazki kamera digitalekin argazkiak ateratzen ikusi ditugu, marrazkiak egiten...
Ondoren, gelan komentatzen egon gara ea horrelako irteerak haurrentzako egokiak izan daitezken edo ez...
Power Point bat ere ikusi dugu honen inguruan, Teoria IKT-ko Ikastaroak III hain zuzen ere. Bertan, gauza desberdinak egiteko programak erakutsi dizkigu; JClic, Cmap tools (organigramak egiteko, eskemak), Hot Potatoes (haurren azterketen emaitzak sartzeko..), Webquest (informazio desberdina gordetzen da bertan, eta haurrak ikertzaile papera egin dezake informazio hau aurkitzen. Adibidez; haurrari taula bat ematen diozu erdi beteta eta berak dena osatu behar), Second live (mundu birtual bat; bertan gauz izugarri egin ditzakezu sarean, eskolak, negozioak...).

No hay comentarios: