martes, 22 de abril de 2008

Apirilak 22

Gaurko klasean MUSEO BIZIAK orrialdea ezagutu dugu; http://museobiziak.ning.com/ Bertan izena eman eta bakoitzak bere orrialdea moldatu dugu: http://museobiziak.ning.com/profile/Miren
Ikusi dugu, bertan argazkiak, bideoak igo ditzakezula eta beste lagunekin konpartitu, besteen bideoak ikusi... Nik lengo larunbatean egin genuen mendiko irteerako bideoa ikusi dut, oso ona!! Oso egokia iruditu zait.

Horretaz gain, taldeka egin behar dugun bideoklipaz, taldeko lanaz, hitz egin digu; nolakoa izan behar duen, zenbat denborakoa... Esan digu pixkanaka pentsatzeko gure bideoaren gaia zein izango den, hori bai guregan aldaketa duen gairen bat.

Gure kurtso amaierako bideoklipa egiteko eredu bat izateko, lengo urteko ikasle batek egindako bideo bat ikusi dugu, bere amonarena hain zuzen ere (asignaturako orrialdean, ADIBIDEAK bideoa). Esan, astun samarra egin zaidala. Ez zen batere ongi entzuten esaten zuena eta bere ahotsa ere oso monotonoa izan da. Gaia ere ez zegoen batere ongi zentratuta eta fondoko musikarik gabe, esan nahiko arrotza egin zaidala.

No hay comentarios: