miércoles, 23 de abril de 2008

Apirilak 23

Gaurko klase hasieran, egun hauetan ikusi duguna azaltzen aritu da; ze programa ikusi ditugun, zertarako...
Honez gain, taldeka egin behar diren lanez, hausnarketez, jardun zaigu; bideoak ikusi eta gure iritzia eman behar dugula azaldu digu.
5.ariketan, datu base bat egin behar dugu, eta horretarako acces programa ezagutuko dugula aipatu digu.
Acces programan sartu gara eta bertan lehenik eta behin CREAR UN ARCHIVO NUEVO klikatu dugu eta ondorena, BASE DE DATOS EN BLANCO. Eskritorioan Acces ariketak gordetzeko karpeta bat ireki dugu.
Ondoren, CREAR UNA TABLA EN VISTA DE DISEÑO klikatu dugu eta ondoren taula bat sortu eta pixkanaka betetzen joan gara. Testua idatzi behar zen taulan, MEMO aukeratu dugu eta zenbakia aukeratu dugun taulatxoan AUTONUMERICO.
Ondoren, FORMULARIO klikatu dugu eta gero CREAR UN FORMULARIO UTILIZANDO UN ASISTENTE. Atera zaigun taulan, ezkerraldean atera zaizkigun hitzak eskuinaldera pasa ditugu eta ondoren SIGIENTE klikatu dugu.
Ondoren, JUSTIFICADO era aukeratu dugu eta behin taula gure erara ipinita, FINALIZAR klikatu dugu. Horrela sortu dugu gure taula. orain, betetzea besterik ez zaigu geratzen.

No hay comentarios: